| |
MonteMax Bilbon kokatutako agentzia da, Web-erako Sistema
Interaktiboen Diseinu eta Aholkularitzan espezializatua. Taldean
badira diseinatzaileak, programatzaileak, Web aholkulariak, eta
usagarritasunean adituak, denak eskarmentu handikoak Ikus-komunikazio
Estrategien garapenean.
Gure Bezeroak | Gure bezeroak geureganatzeko irizpide
zuhurrak erabili beharko ditugu; eta, batez ere, argi erakutsi
beharko dute komunikazioa dela gure helburuaren ardatz nagusia. Gure
ikuspegia eta gure esperientzia sistema digitalen garapenean, eta
gure kalitate handiko lana, benetako bermea dira Web-ean nabigatze
atsegingarria izateko.
ETEentzako aholkularitza | Gure Analisi-Taldeak eskarmentu
handia du webgune-aholkularitzan. Zehatz aztertuko du
egingarritasuna, arriskuak agertuz eta konponbideak aurkeztuz.
Webguneak berriz diseinatzeko aukera ere eskaintzen dugu. Geure
bezeroak ditugu gure txostenen profesionaltasunaren lekuko. Zerbitzu
hau berezia da ETEentzako.
Interfaze-diseinua | Profesionalak ditugu diseinuan,
ergonomian, informazio-arkitekturan eta marketinean zure Web-eko
irudia egituratu eta diseinatzeko. Erabiltzailean Zentratutako
Garapen-Metodologiak erabiltzen ditugu, ondorioa nabigatze-esperientzia
atsegingarria izan dadin. Hauxe da gure kontzeptu nagusia: Webgune
Usagarriak Sortzea.
Web-metrikak | Webguneen ikusgarritasun-ebaluazioa eta
Interneten hobeto kokatzeko gomendioak. Webguneen edukien diseinua
bilaketa-tresnetan webguneak berreskuratzeko. Webguneen azterketa
estatistikoa guneok nola erabiltzen diren jakiteko eta arkitektura
eta usagarritasuna hobetuko dituzten aukerak eskaintzeko.
Aurrekontuak? | Aurrekontuak neurrira eginak dira bezero
bakoitzarentzat, proiektuaren arabera.
Bat egiteko |
montemax@montemax.com
|
|